Euskal Herrian, klakea, bere horretan ez da hain ohikoa.
Errenterian musikalen, ordea, bada aukera klakea ikasteko. Irakasle Larraitz Ugartemendia aritzen da.
Klakearen munduan pixka bat sakontzeko, hainbat bideo jarriko ditugu:
1.-Larraitz Ugartemendia ezagutzeko:
Adituen arabera, klakea 1800 urte inguruan sortu zen New York-en, dantza irlandar, eskoziar eta ingelesen fusio bat emanda, eta, segur aski, baita afrikar jatorria zuten esklabuen dantzen konbinazio batetik ere. Dantza europearretatik nagusiki oinetako teknika eta elegantzia hartu ziren. Dantza afrikarretatik, berriz, erritmoa. Badirudi, hala ere, eraginik nagusiena dantza irlandarrek izan zutela.
Hori horrela, ikus dezagun hainbat adibide.
2.-Hemen lehena
Musikarekin gertatzen den bezala, klakea ere etengabeko eboluzio edo garapenean dago eta, instrumentu erritmiko bat denez, edozein musika estilorekin uztartu daiteke. Musika klasikotik hasi eta etnikora, funkya, latina, house-a, azken batean, bururatzen zaizkigun guztiak.
3.-Hona hemen beste adibide bat.
![]() |
Gehitu epigrafea |
4.-Bukatzeko, gogora ekarri nahi nituzke, gure aiton-amonek ongi aski ezagutzen zituzten bi aktore famatu, aktoreak izateaz gain, dantzari bikainak zirenak: Fred Astaire eta Ginger Rogers. Momentu bikainak pasatakoak dira gure etxekoak haiei begira. Ea zuei ere gustatzen zaizkizuen.
Gehiago jakiteko: claquƩ Valencia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina