2017(e)ko uztailaren 18(a), asteartea

KLAKEA

Klakea ikusgarria da benetan. Hanka mugimendu azkar horiek nola egin ditzaketen ikustea harrigarria da zinez.

Euskal Herrian, klakea, bere horretan ez da hain ohikoa.

Errenterian musikalen, ordea, bada aukera klakea ikasteko. Irakasle Larraitz Ugartemendia aritzen da.

Klakearen munduan pixka bat sakontzeko, hainbat bideo jarriko ditugu:

1.-Larraitz Ugartemendia ezagutzeko:

 Larraitz Ugartemendia


Adituen arabera, klakea 1800 urte inguruan sortu zen New York-en, dantza irlandar, eskoziar eta ingelesen fusio bat emanda, eta, segur aski, baita afrikar jatorria zuten esklabuen dantzen konbinazio batetik ere. Dantza europearretatik nagusiki oinetako teknika eta elegantzia hartu ziren. Dantza afrikarretatik, berriz, erritmoa. Badirudi, hala ere, eraginik nagusiena dantza irlandarrek izan zutela.
Hori horrela, ikus dezagun hainbat adibide.

2.-Hemen lehena


 dantza irlandarrak


Musikarekin gertatzen den bezala, klakea ere etengabeko eboluzio edo garapenean dago eta, instrumentu erritmiko bat denez, edozein musika estilorekin uztartu daiteke. Musika klasikotik hasi eta etnikora, funkya, latina, house-a, azken batean, bururatzen zaizkigun guztiak. 

3.-Hona hemen beste adibide bat.


 dantza irlandarra eta klakea
Gehitu epigrafea

4.-Bukatzeko, gogora ekarri nahi nituzke, gure aiton-amonek ongi aski ezagutzen zituzten bi aktore famatu, aktoreak izateaz gain, dantzari bikainak zirenak: Fred Astaire eta Ginger Rogers. Momentu bikainak pasatakoak dira gure etxekoak haiei begira. Ea zuei ere gustatzen zaizkizuen.

 Ferd Astair eta Ginger Rogers





Gehiago jakiteko: claquƩ Valencia

2017(e)ko uztailaren 13(a), osteguna

SIMAMAKA

Mundura bidaian abiatuko gara eta Zelanda Berriko abesti maori bat ikasiko dugu. Gorputz perkusioa lantzeko ere aukera polita dugu, gainera.

Ongi pasa!!

 Simamaka

KLAKEA

Klakea ikusgarria da benetan. Hanka mugimendu azkar horiek nola egin ditzaketen ikustea harrigarria da zinez. Euskal Herrian, klakea, bere...